2 hilabeteko C mailako kontratua izanen da, %81,85eko lanaldiarekin. Ordutegia eta egutegia Udalarekin adostuko dira. Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: adin nagusikoa izatea, sorosle titulua izatea, DESAko egiaztagiria izatea, euskarazko C1 maila ahozkoan eta B2a idatzian eta Igantzin erroldatua egotea. Dokumentazio guztia Curriculum-arekin batera udal bulegoan aurkeztu beharko dute hautagaiek ekainaren 23a baino lehenago.
Eskatutako euskara maila betetzen ez dutenek proba baztertzailea egin beharko dute ekainaren 24an. Lan esperientzia ere baloratuko dute; bertako zerbitzuan aritutako denbora (Puntu bat hilabeteko) eta bertze herriren batean aritutako denbora (0,50 puntu hilabeteko), 20 puntu gehienez.
Lanpostua lortzen ez duten hautagaiekin lan poltsa bat osatuko dute ordezkapen edo bajak betetzeko.