Kultur programaren lehen kontzertua eskaini du Hogei Berriro taldeak Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 15:00

Berak estreinatu du aurtengo Nafarroako Kultur programa ortziralean Hogei Berriro taldeak emandako kontzertuarekin. Hasiera batean Altzateko Plazan egitekoa baldin bazen ere, eguraldi iragarpena zela eta Kultur Etxean izan zen emanaldi gustagarria,

Txuma Flamarique gitarrista nafarraren azken proiektua da Hogei Berriro, Maite Txurruka, Ion Dorregarai eta Jon Uribe-Etxeberriarekin batera sortua. Hainbat euskal musikariren abesti klasikoak jo zituzten 80 minutuko emanaldian, bertzeak bertze, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Itoiz, Hertzainak, Ruper Ordorika eta Xabier Lete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun