'Non dago Mikel?' dokumentala aurkeztuko dute Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 22a, 07:00

Ekainaren 25ean Kultur Etxean proiektatuko dute 80 minutuko dokumentala 18:00etan. Berako Kultur Batzordeak udalarekin batera antolatu du eta sarrera doakoa izanen da.

Sinopsia

1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da.

Agintariek ihes egin duela esanik ere, Agintariek ihes egin duela esan duten arren, bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: «Non dago Mikel?»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun