‘Mendian hil, hirian hil’ filma eskainiko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 08:00

Iñaki Peña zuzendaria eta Felipe Uriarte protagonista ere Harriondoan izanen dira 19:30etik aitzinera

Mendian hil, hirian hil dokumentala eskainiko dute ekainaren 20an, igandean 19:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Iñaki Peña zuzendaria eta Felipe Uriarte protagonista izanen dira Beti Gazte elkartearen gonbidatu bereziak. Sarrerak oraindik eskura daitezke igandean 18:30etik 19:30era Harriondoan (hiru euro bazkideek, bortz euro gainerakoek).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun