Bi langile behar ditu Etxalarko Udalak igerilekuetan lan egiteko

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 10:00

Iaz itxita egon baziren ere, aurten herriko igerilekuak irekitzea erabaki du udalak. Sarrerako kontrol lanak egiteko eta garbiketetarako bi langile kontratatu nahi dituzte.

Bete beharreko baldintzak adinez nagusia izatea eta euskara menperatzea dira. Lanpostuetan interesa daukatenek eskabideak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte, curriculumarekin eta lan eskarmentazioarekin batera.

Lan kontratua uztailaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 22an bukatu, eta lanaldiak bi txanda izanen ditu; lehenbizikoa 10:00etatik 16:00etara eta bigarrena 15:00etatik 21:00etara. Hilabeteko lansaria 750 eurokoa izanen da. Lanari buruzko xehetasun gehiago ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun