Dantza saioa izanen dute Etxalarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 09:00

Andra Mari dantza taldeko dantzari helduek eskainiko dute saioa ekainaren 19an. Ikasturte berezia izan bada ere, dantza ikastaroko entseguekin hasi ziren urrian eta horren emaitza erakutsi nahi diete herritarrei larunbatean. Emanaldia gauean izanen da, 22:00etan herriko frontoian. Dantzariez gain, herriko musikariek eta kantariek edertuko dute saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun