Bortziriak Dantzan ekimena Beran ibiliko da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 07:00

Ekainaren 19an muxikoak izanen dira Beran 18:00etan. Kiroldegiko zelaian izanen da eguraldi ona egitekotan eta eskolako pilotalekuan euria eginez gero, Erdizka Lauretan taldearen eskutik, Gure Txokoaren eta udalaren laguntzaz. Izena emateko 619 44 55 15 telefono zenbakia paratu dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun