ORGANI-KOPA egitasmoaren seigarren asteko emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 16a, 12:06

ORGANI-KOPA Olinpiadaren seigarren asteko emaitzak hemen dira. Nafarroako Hondakinen Partzuergoak bultzatutako ekimenak materia organikoaren birziklapena sustatzea eta zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murriztea du helburu.

  1. ASTEA 2. ASTEA 3. ASTEA 4. ASTEA 5. ASTEA 6. ASTEA TOTALA
Bera 0,97 1,33 1,51 1,41 1,53 1,42 8,18
Lesaka 1,24 1,14 1,23 1,12 1,44 1,29 7,46
Igantzi 0,79 1,12 0,84 1,28 1,39 1,62 7,04
Arantza 0,82 1,04 0,75 0,80 0,64 0,70 4,75
Etxalar 0,66 0,44 0,55 0,54 0,60 0,40 3,19

Herri bakoitzak birziklatutako materia kopurua (kg/herritar bakoitzeko)

Herri bakoitzak postu berean segitzen du. Konstantea izaten ari da beratarrak birziklatzerakoan eta 8,18 kilotara ailegatu dira. Lesaka eta Igantzi daude gibelean, 7,46 eta 7,04 kilorekin hurrenez hurren. Elkarrengandik gero eta hurbilago, Igantzik eskura du bigarren postua. Arantzak beherakada handia izan du eta 4,75 kiloko totala bertzerik ez du lortu oraingoz. Azken postuan Etxalar dago, 3,19 kilorekin birziklatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun