Manuel Anduezak 39 urte zituen Guardia Zibilak tiroz hil zuenean. Poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortua da, eta atzo Donostian, Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, egin zioten omenaldian horixe oroitu nahi izan zuten. Ekitaldia joan den urtean egitekoa zuten, heriotzaren 50. urteurrenaren harira, baina pandemia tarteko, gibelatzea erabaki zuten.
Ekitaldi instituzionalean Anduezaren senitartekoek, tartean, Esteban Andueza ilobak, indarkeria polizialaren biktimen hainbat senidek, Jose Antonio Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Kooperatiba sailburuordeak, Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak eta Eneko Goia eta Juan Ramon Viles Donostiako alkateak eta zinegotziak parte hartu zuten.
Bertzalde, Berako Udalak joan den abenduan paratu zuen Anduezaren omenez plaka Beran. Aitor Elexpuru Berako alkateak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, joan den urtean Andueza gogoan omenaldia egitekoa zuen, «jardunaldi batzuekin batera», baina pandemiarekin alde batera utzi behar izan zuten. Hala ere, gaineratu duenez, «eguna ez dugu zehaztua oraindik baina omenaldi ekitalditxo bat egin nahiko genuke».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!