GORKA SANJURJO ALTZURI

«Hirugarren mailarako igoera hau talde guztiaren lorpena da»

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 15a, 16:00

Gorka Sanjurjo Beti Gazteko atezainak ez zuen larunbatean Beasaingo finala jokatu. Julen Telletxea etxalartarrak izan zuen aukera, Lesakako taldearen atea ongi zaindua dagoenaren erakusgarri. Halere, hirugarren mailarako igoerarekin borobildu den denboraldi bikaina egin du Sanjurjok. Beti Gaztek talde erasokorra du, baina gibelean eta atean ere segurtasun handia erakutsi dute eta «igoera hau talde guztiaren lorpena da», aipatu digu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!