JABIER MAIA SADABA

«Lau lehenbizikoen artean sartzea zen lehenbiziko helburua, baina gero handia egin dugu»

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 15a, 14:00

Gipuzkoako Ohorezko mailako txapeldun ordearen kopa jaso zuen Jabier Maia Sadaba Beti Gazteko kapitainak. 35 urte lehenago, lehen aldiz Preferentera igo zen taldeko kide zen Modesto bere aita. Biak «hagitz kontent» daudela onartu zuen Jabierrek, ospakizunetan bete-betean harrapatu genuen talde osoa bezala. «Hasierako helburua ligaxkan lau lehenbizikoen artean sartzea zen, baina azkenean handia egin dugu», aipatu zigun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun