Bertso Eguna ospatu zuten igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 15a, 09:00

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatuta Bertso Eguna ospatu zuten igandean Lesakan. Eguerdian Antoiutik abiatuta bertso jarriak kantari aritu ziren taldeka plazan, Koskilla eta Telebote arteko zubian, Beheko Plazan eta Arranon. Arranon bertan egin zuten bazkaria eta giro ederrean joan zen eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun