[Bideoa] Beti Gazte futbol taldeari ongietorri beroa egin diote berdez margotu den Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 08:30

Eibarren kontrako finala Beasainen luzapenean galdu arren, Beti Gaztek, hirugarren mailako talde berriak, ongietorri beroa jaso zuen larunbatean Lesakan. Berdez margotu zen herria, kamiseta, bufanda, bandera eta ke berdez. Sanferminen faltan, Beti Gazteko bandera dantzatu zuen Antton Petrirenak zubi gainean; Manolo Arozenak bi bertso kantatu zituen elkarteko leihotik eta Joseba Roteta entrenatzaileak, Oier Iantzi jokalari beteranoenak eta Jabier Maia kapitainak ere solastatu zuten. Besta giro handia izan zuten larunbat arratsaldean Lesakan, 81 urteko historian lehen aldiz Beti Gazte hirugarren mailara igo dela ospatzeko. Irudiak: Jabier Zubieta eta Aitor Arotzena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun