Finala galdu du Beti Gaztek baina hirugarren mailarako igoera ospatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 12a, 20:16
Beti Gazteko jokalariak Onin erreka gaineko zubian, ongietorrian.

Joan den igandean hirugarren mailara igotzea lortu zuen Beti Gaztek eta gaur goizean Ohorezko Mailako txapeldun izateko final gogoangarria jokatu du Beasainen Eibar Urkoren kontra. Hiruna berdindu dute arauzko denbora bukatutakoan, baina ordurako jokalari bat guttiagorekin zeuden lesakarrak. Luzapenean 3-4 galtzen hasi dira lesakarrak, launa berdintzea lortu dute halere. Azkenean, ordea, bi gol gehiago egin dituzte eibartarrek (6-4). Halere, taldeari ongietorri handia egin diote. Lesaka berdez jantzi da eta sanferminen faltan, Beti Gazteko bandera dantzatu dute Oningo zubian. 

Jabier Maia kapitaina txapeldunordearen koparekin.

Beti Gazte futbol taldea, Beasaingo finala hasi baino lehen.

Beti Gazteko bandera dantzatzen Onin errekako zubian.

Beti Gazte zaleak ongietorrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun