Berako Musika Eskolak astelehenean emandako kontzertua iruditan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 16:30

Ekainaren 7an emanaldi ederra egin zuen Isidoro Fagoaga Musika Eskolak Berako Kultur Etxean. Gazteek musika klasikoa jo zuten zeharkako txirula, biolin, piano eta txistuekin. Ondotik, gitarra taldeak Denbora ez da pasatzen eta Errefuxiatuena abestiak jo zituen eta trikitixa hirukoteak Arin-arina. Bukatzeko, helduen taldeak Violetaren martxa, Fandangoa eta Arin-arinarekin borobildu zuten kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun