Bertako ekoizleen merkatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 20:00

Ekainaren 12an eginen dute merkatua, hilero bezala, hilabeteko bigarren larunbatean. 10:30etik 13:30era eskualdeko ekoizleak Beralandetan izanen dira; eguraldi ona izanez gero atarian, txarra eginez gero barnean.

Bertako gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak eta bertze hainbertze produktu erosteko aukera izanen dute hurbiltzen direnak. Ekoizleekin zuzeneko harremana izanen dute, produktuen inguruan eta lan egiteko moduari buruz solastatzeko aukerarekin.

Berako Udalak eta ekoizle taldeak herritarrak bertaratzera animatu dituzte, baita zonaldeko bertze ekoizleei bertan parte hartzera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun