Iñaki Dieguezek akordeoiarekin, Angel Unzuk gitarra eta bouzoukiarekin eta Iker Telleriak perkusioarekin osatzen dute hirukotea, hiruak musikari ezagunak haien arloetan. Orain, folk kontzertu moderno eta freskoak ematen dituzte elkarrekin, Dieguezek konposatutako errepertorio batekin. Bertan, Euskal Herriko musika tradizionala jazz eta teknoarekin nahasten dituzte.