Beti Gaztek antolatutako mahai-joko txapelketak baditu irabazleak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 16:00

Maiatzaren 30ean egin zuten mus, xake eta pintxazo txapelketaren kanporaketa saioa. Sailkatutakoak joan den larunbatean jokatu zituzten finalaurreko eta finalak. Musean Antton Petrirenak eta Andoni Arriolak irabazi zieten finalean Begoña San Julian eta Joxemari Etxepeteleku Zelepori. Pintxazon Ander Legasak irabazi zion Xabi Etxenikeri eta xakean Iñigo Ostiz doneztebarrak irabazi zion Ion Etxebesteri. Martiko eta Otxunea produktuak izan zituzten saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun