ORGANI-KOPA egitasmoaren borzgarren asteko emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 15:00

ORGANI-KOPA Olinpiadaren borzgarren asteko emaitzak hemen dira. Nafarroako Hondakinen Partzuergoak bultzatutako ekimenak materia organikoaren birziklapena sustatzea eta zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murriztea du helburu.

  1. ASTEA 2. ASTEA 3. ASTEA 4. ASTEA 5. ASTEA TOTALA
Bera 0,97 1,33 1,51 1,41 1,53 6,76
Lesaka 1,24 1,14 1,23 1,12 1,44 6,17
Igantzi 0,79 1,12 0,84 1,28 1,39 5,42
Arantza 0,82 1,04 0,75 0,80 0,64 4,05
Etxalar 0,66 0,44 0,55 0,54 0,60 2,79

Herri bakoitzak birziklatutako materia kopurua (kg/herritar bakoitzeko)

Berak bere markarik altuena lortu du aste honetan (1,53kg), lehen postuan finkatuz eta Lesakari alde handia ateratzen. Igantzik ere martxa ederra hartu du eta goiti egiten ari da nabarmen bere hirugarren postuan. Arantzak, berriz, bere markarik baxuena izan du aste honetan (0,64kg), Igantzitik gero eta gehiago urruntzen. Etxalar azken postuan egon da lehiaketa guztian eta gero eta alde handiagoarekin gelditzen ari da gibelean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun