Gasnarik gabe ere, feria asteburu arrakastatsua izan dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 7a, 15:00

Larunbatean ‘Bideak’ dokumentala izan zen ikusgai eta igandean eskulangileen azoka eta tresna zaharren erakusketa Iriondoan

Gasna feriaren harira antolatutako asteburuaren balorazio positiboa egin du Altxata elkarteak. Jende aunitz hurbildu zen larunbateko Bideak dokumentalaren proiekziora eta dokumentalaren zuzendariak, Aritz Ganboa eta Joseba Olagarairen artean hausnarketa polita eskaini zieten gerturatutakoei. Bide batez, Etxalarko emakume artzainen lana ere goraipatu zuten. Igandean herriko bederatzi eskulangilerekin osatu zen azoka eta jende andana gerturatu zen frontoira. Iriondoan baserriko tresna zaharren erakusketa irekita egon zen eta trikitilariek karrikak alaitu zituzten. Eguraldia lagun jende mugimendu handia nabaritu da asteburuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun