Joseba Iraolak irabazi du Ibardingo V. Igoera

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 7a, 11:01

Ziharka Sport eskuderiak bosgarren aldiz antolatu zuen Ibardingo Igoera larunbatean Beran. Nafarroako mendiko txapelketarako, Nafarroako formula libre sariketarako eta Seat 124 sport sariketarako baliagarria zen proba eta maila nagusian, Balmasedako Joseba Iraola gidaria (Nova NP01 autoarekin) nagusitu ziren. 49 auto gidarik parte hartu zuten eta horietatik 43k lortu zuten proba bukatzea.

Arazo mekanikoengatik proba utzi behar izan zutenen artean zegoen Xabat Zapiain beratarra. Zapiainekin batera, Berako bertze bi gidari ere atera ziren proban, biak Ziharka Sport eskuderiakoak: Joxe Mari Mikelperizena eta Hodei Unsion. Hamaikagarren eta hamabigarren postuetan sailkatu ziren. Malerreka Motorsport eskuderiako Xabier Zubiri eta Jon Pikabea, berriz, hogeita seigarren eta hogeita bederatzigarren izan ziren.

Jende aunitz bildu zen larunbatean Beran, bai Toki Onako parkean egin ziren egiaztapen tekniko eta administratiboak ikusteko, baita ibilbideko 4,5 kilometroetan ere. Ziharka Sport eskuderiako Rebeca Aranburu izan zen parte hartu zuen emakume gidari bakarra.

 

Jendetza bildu zen larunbatean, bai Toki Ona inguruan egin ziren egiaztapen tekniko eta administratiboetan autoak ikustera, baita ibilbideko 4,5 kilometroetan ere.

 

SAILKAPENA

  1. Joseba Iraola (Jaizkibel eskuderia) 2.40.48.
  2. Ibon Beitia (Errebueltie Motor) 2.50.74
  3. Arkaitz Ordoki (Ignauto Motorsport) 2.52.63
  4. Beñat Población (Lagun Artea) 2.58.05
  5. Josu Urrutibeazcoa (Malerreka Motorsport) 2.59.05
  6. Arnaud Dardans (Lagun Artea) 2.59.54
  7. Daniel Jimenez (Ignauto) 3.00.32
  8. Aitor Manso (Jaizkibel) 3.01.63
  9. Bruno Scherer (Lagun Artea) 3.05.89
  10. Aitor Aristregui (RallyOn) 3.07.41

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun