Bi turismo teknikari kontratatu nahi ditu Berako udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 10:00

Hiru hilabeterako bi turismo teknikari kontratatzeko deialdia egin du Berako Udalak. Interesatuek ekainaren 17a arte izanen dute izena emateko.

Hautagaiak Nafar Lansareko enplegu bulego batean inskribatuak egon beharko dira enplegu-eskatzaile gisa eta dagokion zundaketan sartuak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko abisua jaso dutenek Herriko Etxean aurkeztu beharko dute eskaera deialdian zehaztutako dokumentazioarekin batera, ekainaren 17ko 13:30ak baino lehenago. Kontratazioaren deialdia Berako web orrian dago eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun