Aurten Berako Oihua aldizkaria argitaratuko da eta lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 13a da

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 5a, 11:30

Urtero, Berako bestetako programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko ohi da etxeetan. Aurten bestak izan ez direnez Uda bizia udako programazioarekin batera argitaratuko da. Norbaitek artikuluren bat argitaratu nahi badu, epea irekita dago eta ekainaren 13a izanen du azken eguna bere testua eta irudiak kultura@bera.eus helbidera bidaltzeko.

Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.

Hauek aurkezteko epea ekainaren 13a (igandea) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@bera.eus helbidera bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko dute, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.

Berako Kultur etxea/Berako Oihua
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)
e-Posta: kultura@bera.eus

Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Testuak euskaraz idaztera animatzen du Berako Udalak. Berako Udalak testuak itzuli ahal izanen ditu, euskaraz argitaratuak izateko.

OHARRAK:

  • Testuarekin batera egilearen izen-abizenak bidali beharko dituzue nahitaez. Hauekin batera goitizenak paratu ahalko dira baina betiere izen-deiturak paratuz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek sinatu beharko du.
  • Lanak irudi edo argazkiz osatuak joaten ahal dira.
  • Berako Oihua aldizkarian jorratzen ahal diren gaiak: Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak,…
  • Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo irain dezakeen testurik, eta Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du.
  • Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak ez du zertan bat etorri behar Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun