Bertso Eguna ospatuko dute Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 09:00

Bertso jarri, idatzi eta musikatuak izanen dituzte Lesakako bertsozaleek ekainaren 13an. Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu du ekitaldia ikasturteari bukaera emateko. 12:30ean hasiko da plazan, 13:00etan Onin ertzean eta 14:00etan bazkaria izanen da Arranon. Bazkaria irekia izanen da eta 10 euroren truke izena emateko 618 963 011 Whatsappa paratu dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun