Berako Labiaga Ikastolako ikasleek erakusketa irekiko dute larunbat honetan Altzate karrikako ikastolako Areto Nagusian. Ekainaren 20a bitarte larunbat eta igandetan izanen da aukera erakusketa bisitatzeko, 16:00etatik 20:00etara. Urtean zehar egin dituzten lanak jarri dituzte Areto Nagusian, ikasle bakoitzeko lan bana.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.