Muxikoen topaketa izanen dute ekainaren 19an Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 15:00
Lesakako muxikoen topaketa ekainaren 29an.

Beran izanen da 'Bortziriak dantzan' ekimenaren hurrengo dantzaldia, ekainaren 19an, Toki Onako kiroldegiko zelaian 18:00etan. Euria eginez gero, eskolako pilotalekura mugituko dute.

Berako Erdizka Lauetan Taldeak antolatu du hitzordua, Berako Udalaren eta Gure Txokoa Elkartearen laguntzarekin. Parte hartzerako izena-ematea dagoeneko zabalik dago; dantzaldiaz gozatu nahi dutenek 619 44 55 15 (Mikel) telefonora deitu edo idazteko aukera izanen dute ekainaren 17ra arte. Musika Baztango Dantzarien Fanfarrearen eskutik izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun