Zerbitzu anitzetarako lau langile kontratatu nahi ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 15:00

Sei hilabeterako lau langile kontratatzeko deialdia egin du Berako Udalak. Zerbitzu anitzetarako peoiak izanen dira eta interesatuek ekainaren 18rako aurkeztu beharko dute eskabidea.

Hautagaiek Nafar Lansareko enplegu bulego batean izena emandakoak izan beharko dute, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren abisua hartu dutenek eskaera Berako Herriko Etxean aurkeztuko beharko dute, ekainaren 18ko 13:30 baino lehen. Xehetasun gehiago Berako Udalaren web orrian eta iragarki taulan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun