Bortzerrietan 55 urtetik goitikoen txertaketa ekainaren 7an osatuko da

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 08:39
Bortzerrietan heldu den astelehenerako 55 urtetik goitikoek txertoa hartua izanen dute.

Gaur hartuko dute lehen dosia 50 eta 54 urte artekoek eta bigarrena 64-69koek

Bortzirietako bizilagunek covid-19aren kontrako txertoekin segituko dute egunotan. Gaur berean, Lesakako Harriondoa kultur etxean txertoaren lehen dosia hartuko dute 50 eta 54 urte artekoek (bigarrena ekainaren 25ean izanen dute) eta bigarrena hartuko dute 68-69 urte dutenek.

Lesakako Osasun Etxetik aipatu dutenez, «norbaitek deia jaso ez badu ere, gaur bertan jartzen ahal diogu txertua, txertoak eta hutsuneak baditugulako. Aitzinetik ordua eskatu behar da Lesakako Osasun Etxeko ohiko telefonoetan. Beti ere kontuan hartu behar da bi dosiak jarri behar direla 21 eguneko tartearekin eta ez bada praongo txandan, txertaketa gibelatzen ahal da hurrengo adin taldera».

55 urtetik goitiko denak txertatuak egonen dira ekainaren 7an

Heldu den astelehenean, ekainaren 7an, 55-59 urte dutenen bigarren dosia jarriko dute eta horrela, erram daiteke 55 urtetik goiti dutenen txertaketa osatua egonen dela. «Erreskate gutti batzuk falta dira, adin tarte horretako norbaitek txertatu nahi balu, aski du gurekin harremanetan jartzea» aipatu dute Osasun Etxetik.

40-49 urtekoen lehen dosia ekainaren 24an

40-49 urte dutenek txertoaren lehen dosia ekainaren 24an hartzeko aukera izanen dute eta bigarrena uztailaren 15ean. Hurrengo adin-taldea 30-39 dutenena izanen da, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun