Iker Iriarte eta Mikel Leiza herritarren arteko apustua izanen da ekainaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 5a, 13:00
Iker Iriarte eta Mikel Leizak apustua eginen dute ekainaren 19an.

09:00etan hasiko da apustua eta ondotik poteoa eta bazkaria egitea aurreikusi dute.

Iker Iriarte eta Mikel Leiza lesakarrek apustu ikusgarria jokatuko dute ekainaren 19an Lesakan. 09:00etan abiatuko dira Lesakako plazatik eta Igantziko bentetara trenbidez joan-etorria (13 kilometro) eginen dute lasterka. Ondotik, 20 kiloko karga hartuta, herriko plazatik Agiña kaskora goituko dira.

San Anton Egunean sortutako apustua izan zen eta herrian giro polita sortuko du. 300 euro paratu dituzte jokoan eta, adierazi dutenez, bi kuadrillen artean ere apustuak egin dituzte. Apustua akitzen delarik, poteo ttiki bat eta bazkaria egin nahi dute eta izena eman nahi duenak Arranon du aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun