Industrialdeetako hondakinak era egokian kudeatzeko kanpaina martxan jarri dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 09:00

Industrialdeetako edukiontziak «behar bezala» erabiltzen ari ez direla konturatu da Hiri-Hondakinen Mankomunitatea, eta «arazo ugari eta zikinkeria-irudi onartezina sortzen ari direla».

Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitateak industrialdeetako hondakinak era egokian kudeatzeko sentsibilizazioa kanpaia berri bat martxan jarri du. Helburua «edukiontzien kudeaketa egokia» egitea da, Mankomunitateak jaso ditzakeen hondakinak soilik botatzea. Gainera, industria-hondakinak bertze bide batzuetatik kudeatzea bilatzen dute, batez ere «arriskutsuak eta kudeatzeko zailak direnak».

Araudiaren arabera, «Bortzirietako Mankomunitateak etxeko hondakinak eta horiekin pareka daitezkeenak bakarrik bildu ditzake». Hala ere, «industria-hondakin ugari biltzen ditugu, denak nahastuta, eta ezin dira birziklatu». Horregatik, Vermican soluciones de Compostaje SL enpresaren zerbitzuak kontratatu dituzte industria-hondakinen kudeaketa optimizatzeko, industrialdeen irudia hobetzeko eta zalantzak argitzeko.

Kanpaina ekainaren 1ean hasi zen eta informazio bilketa prozesuan daude, enpresetan sortutako hondakin mota, kopuru eta kudeaketaren berri izateko. Enpresei zalantzak, kezkak eta proposamenak adierazteko aukera emanen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun