Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketako sariak eman dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 08:00
Baztan-Bidasaldeko 34. Bertsopaper lehiaketan saritutakoak Berako Kultur Etxean, sariak jaso ondotik.

Guztira 59 lan aurkeztu dituzte eta, iaz bezala, Eneko Fernandez lesakarra nagusitu da maila nagusian

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte ekainaren 3ean, ortzegun arratsaldean Berako Kultur Etxean. Guztira 59 lan entregatu dira. Iaz ez zen sari-banaketa jaialdirik egin, baina aurten saritutako lanak Kultur Etxeko oholtzan kantatzeko aukera izan dute. Bertso eskoletako ttikiak oinak emanda bertso-kantari ere bikain aritu ziren.

Sariei dagokienez, 10 urte arteko A mailan, lehen saria (50 euro eta trofeoa) Lesakako Oier Arruabarrena Irurtzunek eskuratu du, Covid lanarengatik eta bigarren saria (30 euro eta trofeoa) Berako Jon Arostegi Irazokik, Klima aldaketa lanarengatik. Kategoria honetan aipamen berezia jaso du Iruritako Ane Elizaintzin Larrek, Go!azen lanarekin.

11-14 urteko B mailan, lehen saria (100 euro eta trofeoa) Arantzako Kattin Madariaga Apaolazak lortu du, Madariagatarrak bertsotan lanarekin eta bigarren saria (70 euro eta trofeoa) Berako Beñat Iparragirre Gomezek Itsasoa lanarekin.

15 eta 18 urte artekoen C mailan, Lesakako Lide Fontan Igoak eskuratu du lehen saria (150 euro eta trofea), Ligatzea Covid-19 garaian bertso-sortarekin eta bigarren saria (120 euro eta trofeoa) Berako Ziortza Goia Mitxelenak Positibo lanarekin.

18 urtetik goitiko maila nagusian, iaz bezala, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu du 200 euroko lehen saria, Egia ur azalera bertso-sortarekin eta 150 euroko bigarren saria Lesakako Aitor Arotzena Albizurentzat izan da, Endara Bizirik lanarekin. Maila nagusian epaimahaiaren aipamena jaso du Adrian Arruti Bernadet irundarraren Pantailaren bestaldean-Alkoholiko bati jarriak bertso-sortak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun