Artile bilketa eginen dute Bortzirietan ekainean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 17:00

Azken urtetan egin duen bezala, aurten ere herritarren eskura paratu du Mankomunitateak artilea biltzeko zerbitzua. Ekainaren 14ean hasiko dute bilketa.

Pasa den urtean bezala, Garbigunean bilduko dute artilea, Alkaiagako industrialdean. Ekainaren 14ean hasiko dute bilketa eta Garbiguneko irekiera orduetan joaten ahalko dira baserritarrak; 12:00etatik 15:00etara astelehenetik ortziralera. Ekainaren 26an eta uztailaren 24an, biak larunbatak, irekita egonen da ere, 09:00etatik 13:00etara. Zerbitzua debalde izanen da eta musukoarekin joatea derrigorrezko dela ohartarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun