Informatika tailerra eginen dute Etxalarren heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 3a, 16:00

Google Drive eta Classroom programak erabiltzeko ikastaroa eginen dute ekainaren 9an, 10ean eta 11n Kultur Etxean.

Ikastaroa arratsaldez izanen da hiru egunetan, 16:30etik 18:30era, etxalartarrei zuzendua. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 948 63 53 86 telefonora deituta (16:00etatik 19:45ak arte) edo kulturetxea@etxalar.eus helbide elektronikora idatziz. Kaseak debalde izanen dira eta gehienezko edukiera 8 lagunekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun