Etxalarko XXVIII. Gasna eta artisau feria eginen dute asteburuan

Ekainaren 5ean eta 6an izanen da feria, hainbat ekitaldirekin tartean.

Joan den urtean ezin izan zuten Gasnaren feria ospatu pandemia egoera zela-eta. Aurten, ekitaldi xumeekin izanda ere, feria egitea erabaki du Etxalarko Altxata Kultur eta kirol elkarteak.

Larunbatean frontoian Bideak dokumentala proiektatuko dute 21:30ean. Eskualdeko hainbat herritan ibili dira dagoeneko dokumentalaren egileak, Aritz Ganboa eta Xabier Unanua, filma aurkezten eta proiektatzen.

Hurrengo egunean, ekainaren 6an, artisauen azoka izanen da frontoian 10:00etatik 14:00etara. Honez gain, Iriondoan baserriko tresna zaharren erakusketa eginen dute. Giroa alaitzeko, trikitilariak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun