ORGANI-KOPA egitasmoaren laugarren asteko emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 1a, 18:00

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak bultzatutako lehiaketa erdira ailegatu da dagoeneko, lau aste pasatu baitira hasi zenetik. Materia organikoaren birziklapena sustatzea eta zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murriztea du helburu ekimenak.

  1. ASTEA 2. ASTEA 3. ASTEA 4. ASTEA TOTALA
Bera 0,97 1,33 1,51 1,41 5,22
Lesaka 1,24 1,14 1,23 1,12 4,73
Igantzi 0,79 1,12 0,84 1,28 4,03
Arantza 0,82 1,04 0,75 0,80 3,41
Etxalar 0,66 0,44 0,55 0,54 2,19

Herri bakoitzak birziklatutako materia kopurua (kg/herritar bakoitzeko)

Beraren nagusitasuna nabarmentzen hasia da, lau astetan 5,22kg birziklatzea lortu baitu. Lesaka du gibeletik, 4,73 hondakin kilorekin. Igantzi eta Arantzaren arteko lehian Igantzi alde handia ateratzen ari da (4,03 kg eta 3,41 kg, hurrenez hurren). Etxalarrek azkena segitzen du, 2,19 kilorekin biztanleko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun