Hutsaren hatsa da Aguxtin Alkhat kantari behenafarraren azken diskoa. Beran grabatua, pop-rock estiloko zortzi kantuk osatzen dute lana. Bertze hainbat artisten laguntza izan du diskoa kaleratzeko; Julien Labat gitarrarekin, Xan Bidegain baxuan, Pierre Sangla bateria eta teklatuarekin eta Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet ahots eta ahosoinuekin laguntzen.