Egitasmoaren zazpigarren eta azken saio honetan Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta bertsolariak izanen dira kantatzen. Bertsoez eta janariaz gozatu ahal izanen dute bertaratzen direnak, menuak etxeko patea, entsalada epela, etxeko frijituak, entrekota patatekin, izozkia, kafea, sagardoa eta ardoa barne hartzen dituelako.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus web gunean daude salgai, 30 euroren truke, ekainaren 3ko 15:00ak arte. Mahaiak antolatzeko, binaka edo launaka erosi beharko dira.