Gazteentzako filosofia tailerra antolatu dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 07:00

Iritziak, sentimenduak eta ideiak partekatzeko hiru saio prestatu dituzte gizarte zerbitzuek 15-17 urtekoentzat.

Nerea Alzuri

Egunerokoan kezkak eta zalantzak izaten dira noiznahi. Norberak bereak kontatuz eta bertzeenak adituz, erakutsi eta ikasi egiten da, taldean guztia aberasgarriagoa baita.

Bide horretan, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Gure mundua izenburupean, hiru saio antolatu ditu 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Gisa honetara, lagunartean, bizitzaren filosofiaz, kezkak, zalantzak, iritziak, ideiak eta sentimenduak partekatzeko aukera eman nahi die gazteei. Hiru saio horiek larunbatetan izanen dituzte, ekainaren 10ean, 17an eta 24an, eta hirurak, 17:30ean, Baskulan eginen dituzte.

Parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute eta ortzirale hau, ekainaren 4a, izanen dute horretarako azken eguna. Interesatuek Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera dei dezakete, 948 63 50 36 edo 634 22 36 59 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun