Emanaldi ederra egin zuen atzo Berako helduen abesbatzak Aspacen, Maddi egoitzan, teklatuaren soinuaz lagunduta. Gaur, bertze kontzertu bat izanen dute Beran 18:00etan, Herriko Etxeko plazan, Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren eskutik. Biolin taldeak, talde instrumentalak, trikitixa taldeak, perkusio taldeak eta txistu taldeak parte hartuko dute bertan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.