Ikasle hauek bete dituzten funtzio nagusiak sartu berri diren ikasleak ikastetxera egokitzeko prozesuan laguntzea, gatazka ttikietan elkarrizketa edo bitartekaritza lanak egitea eta bizikidetza giroari erne egotea (balizko arazoak edo irakasleek ikusi ez dituztenak detektatzeko) izan dira.
Boluntario hauetako 18k institutuko ikasketak bukatu dituztenez, lankidetza ziurtagiriak jaso zituzten maiatzaren 24ean. Zorionak!