ORGANI-KOPA egitasmoaren hirugarren asteko emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 26a

ORGANI-KOPA birziklatzeko programa hagitz arrakastatsua izaten ari da Bortzirietan. Materia organikoaren birziklapena sustatzea eta zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murriztea du helburu ekimenak.

  1. ASTEA 2. ASTEA 3 ASTEA. TOTALA
BERA 0,97 1,33 1,51 3,82
LESAKA 1,24 1,14 1,23 3,61
IGANTZI 0,79 1,12 0,84 2,75
ARANTZA 0,82 1,04 0,75 2,60
ETXALAR 0,66 0,44 0,55 1,66

Herri bakoitzak birziklatutako materia kopurua (kg/herritar bakoitzeko)

Beraren gorakada nabarmena izaten ari da eta Lesakari gailendu zaio azken astean, lehenbiziko postua lortuz 3,82 kg/biztanleko kopuru metatuarekin. Lesaka bigarren postuan doa orain, birziklatutako kopuru handiarekin ere (3,61 kg/biztanleko). Igantzi eta Arantzak birziklatutako materia kopurua murriztu dute azken aste honetan baina postu berdinetan jarraitzen dute, 2,75 eta 2,60 kilo metaturekin hurrenez hurren. Etxalar da bertze behin azkena, asteko kopuru txikienarekin (1,66 kg/biztanleko guztira).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun