Bortzirietako euskalgintzaren norabidea erabakitzeko gogoeta prozesuaren larunbateko saioan izena emateko azken eguna

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 25a, 14:00

Maiatzaren 29an, 09:30etik 13:30era, eginen dute gogoeta saioa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

Elhuyarren aholkularitzarekin, Bortzirietako euskalgintzaren norabide berria erabakitzeko prozesua martxan jarri du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Martxoaren 26an egin zuten lehenbiziko saioa euskara batzordeetako kideekin eta apirilaren 24an saio irekia herrietako euskalgintza eta herri mugimenduen berri izateko. Bideo honetan ikusgai dago azken saioaren laburpena.

Euskaltzaleren batek parte hartu nahiko balu, gaur du izena emateko azken eguna. Horretarako, galdetegi hau bete beharko du berehala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun