Berako Musika Eskolak kontzertua eskainiko du maiatzaren 26an

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 25a, 08:00
Berako Musika Eskolako kideak, duela bi urte Herriko Etxeko Plazan egin zuten kontzertuan.

Asteazkenean 18:00etan izanen da emanaldia Berako Herriko Etxeko Plazan

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak kontzertua eskainiko du maiatzaren 26an, asteazkenean 18:00etan Berako Herriko Etxeko Plazan, segurtasun-neurri guztiak betez. Bertan parte hartuko dute biolin taldeak, talde instrumentalak, trikitixa taldeak, perkusio taldeak eta txistu taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun