Lau motorzale salatu dituzte Ibardingo bidean «aitzineko gurpila altxatuta» auto kamuflatua aurreratu dutenean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 11:30

Atzoko gertaera da. Foruzaingoak jakitera eman duenez, Elizondoko polizia-etxeko patruila bat auto kamuflatuarekin zebilen Ibardingo bidean eta, bat-batean, lau motorzalek aurreratu zien abiadura handian eta «aitzineko gurpila altxatuta». Motorzaleak frantziarrak ziren eta momentuan ordaindu behar izan zuten isuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun