Transexualitateari buruzko solasaldia eman du Naizen elkarteak Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 11:00
Berrogei lagun bildu ziren Berako Kultur Etxean, Naizen elkartearen solasaldia entzutera.

Goldatz Berako Emakume Talde Feministak gonbidatuta, Naizen elkarteak transexualitateari buruzko solasaldia eman zuen larunbat arratsaldean Berako kultur etxean. Lehenbizi elkarteko kide batek transexualitateari buruzko hitzaldia eman zuen eta, ondotik, herriko bi familiak egoera hau nola bizitzen ari diren azaldu zuten. Zinez interesgarria izan zen solasaldia eta 40 lagun elkartu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun