'Aitzindariak' dantza ikuskizuna izanen dute Beran asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 26a, 07:00

Maiatzaren 29an Berako Kultur etxean izanen da ikuskizuna 19:30ean Xian Martinez eta dantzarien eskutik.

Nafarroako Antzoki sareak Udalarekin batera antolatu du ikuskizuna. Saioa Belarra da zuzendaria eta Xian Martinezena diseinu eta ideia originala. Sarrerak salgai daude dagoeneko Agara prentsan sei euroren truke.

Sinopsia

Aitzindariak dantza garaikideko lana da, eta emakumeak omendu nahi ditu, genero sozial gisa eta pertsona fisiko eta erreal gisa, ospetsuak izan ala ez, bizitza zaileko borrokalariak, Rosalia de Castro, Clara Campoamor edo Marie Curie bezalako adibideak, Nafarroako historiatik hurbil dauden emakumeei garrantzia emanez, Julia Fernández Zabaleta, Maravillas Lamberto, Remigia Echaren edo Martija Jauregui kasu. Espazio bakar batean biltzen ditu dantzarekin ohituenak diren eta ez diren ikusleak, egungo gai baten eta hiztegi fresko eta berritzaile baten bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun