Landaburu Borda Berako Kaule auzoan dago, baserri eta belai artean. Garai bateko borda hustu egin zuten eta bertan egokitu zituzten logelak. Horretaz gain, mendian “lurperatutako” egongela eta sukalde eremu zabal bat eta proposatu zuen Jordi Hidalgo arkitektoak, paisaia ikusten den leize bat bezalakoa. Azken emaitza bikaina izan da eta horren erakusgarri, pandemia garaian turismoa sustatzeko Nafarroako Gobernuak egindako ‘Nafarroa efektua’ kanpainako iragarkian Landaburu Borda erabili zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!