Nafarroa Berriz Altxa ekimena aurkeztuko dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 15:00

Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko helburuarekin Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena sortu dute Nafarroa osoko 70 lagunetik goitik, eta herriz herri mugimendua aurkezteko asmoa dute. Lesakan, erraterako, larunbatean, maiatzaren 22an, eginen dute Bortzirietako aurkezpena.

Burujabetza berreskuratzeko beharra badela ikusita sortu dute Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena, «eguneroko bizitzan eragiten digun guztiari buruz libreki erabaki nahi dugulako, inongo esku-hartzerik gabe». Ekainaren 19an manifestazioa ere deitu dute Iruñean, baina hori baino lehen, herriz herri aurkezpenak eginen dituzte.

Larunbatean, erraterako, Lesakan egina dute Bortzirietako hitzordua, 12:00etan Zabaleta dorretxean. Argazkia ere atera  nahi dute eta Bortzirietako herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Hitzorduaren harira, bertsoa ere egin dute:

Amaiurren, Noainen
a ze sarraskia
Dependentzia ateri
zaigu garestia
Independentzirako
badugu astia
Lehenbizi atera behar
dugu argazkia
Altxa gaitezen zahar
heldu ta gaztia
Eta bete dezagun
Zabaleta azpia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun