Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udalekuak eskainiko ditu haurren aisialdirako. Uztailaren 5ean hasiko dira aurten Bortzirietako bortz herrietan. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin 4 astekoak izanen dira udalekuak, uztailaren 30era arte, eta 10:00etatik 13:00etara izanen dituzte jarduerak. Lesakan, berriz, abuztuaren 20ra arte izanen dira, eta ordutegia 09:00etatik 13:00ak arte izanen da.
Herri bakoitzak haurrak elkartzeko tokia jakinarazi du; Arantzan Herri Eskolan, Beran Ricardo Baroja ikastetxean 3-6 urte artekoak eta Labiaga Ikastolan 7-12 urte artekoak, Etxalarren Landagain ikastetxean, Igantzin bertako ikastetxean eta Lesakan Irain ikastetxean.
Prezioak aldatu eginen dira leku, aste kopuru eta matrikulatutako senideen arabera. Hona hemen prezioen taula:
Izen ematean hautatu daiteke zein astetan joan. Hurrengo esteketan egin daiteke matrikulazioa gaurtik hasita 31ra arte:
- https://www.bortziriak.eus/udaleku-irekien-izen-ematea-2021/
- https://www.bortziriak.eus/inscripcion-a-las-colonias-de-verano-2021/
Ordainketa egiteko epea ekainaren 4ean bukatuko da. Transferentziaren kontzeptuan haurraren izen-abizenak paratu behar dira, eta bi banku hauetako kontuetara egin daiteke:
- Caixabank: ES56 2100 5382 3822 0002 3257
- Laboral Kutxa: ES36 3035 0135 9113 5001 3416
Informazio gehiagorako 948 634 125 eta 680 650 650 telefono zenbakiak paratu dituzte eskuragarri.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!