Aroztegiko ekintzaileekin elkartasun paella-jatea eta kontzertu ibiltaria izanen dituzte maiatzaren 23an Beran

Bilboko Urretabizkaia txarangak alaituko du igande arratsaldea Beran.

Kataku ostatuak antolatu ditu iganderako otordua eta Urretabizkaia txarangaren emanaldia

Berako Kataku ostatuak Aroztegia gelditu! elkartasun paella-jatea antolatu du maiatzaren 23an, igandean 14:00etan. Plater bakoitzaren truke zazpi euro ordaindu beharko da. Bazkalondoan, 17:00etan, Burga plazan hasita kontzertu ibiltaria izanen da Bilboko Urretabizkaia txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun